EUSKARALDIA 2025

Miércoles
21
May 2025

Bizkaian kultura eta euskara sustatzeko duen konpromiso sendoari eutsiz, BBK-k programazio berezia prestatu du aurten maiatzean izango den Euskaraldiaren harira, “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean.

BBK-k lurraldeko kultura-eragileekin batera behar egiten du euskal kulturan eta hizkuntzan arreta jarrita, funtsezkotzat jotzen baitu norberaren kulturarekiko ezagutza, errespetua eta harrotasuna indartzea, bereziki euskarazko kultura-sorkuntza eta -zabalkundea bultzatuz, hizkuntza baita identitate eta berezitasunaren funtsezko elementu bat.

Horren haritik, BBK-k Euskaraldiaren ospakizunarekin bat egiten du berezko aberastasun kultural eta artistiko hori balioetsi gura duten hainbat jarduerarekin. Maiatzaren 17, 21 eta 22an BBK Salan gauzatuko den doako programazioan, kontzertuak, mahai-inguru bat eta irratsaio bat ere izango dira.t

Maiatzak 17 (Kalean. Ez da gonbidapenik behar)

18:00h. Gorka Urbizuren kontzertua. 25 urtez Berri Txarrak taldearen buru izan ostean, musikari eta ekoizle nafarrak duela gutxi bere bakarkako ibilbideari ekin dio eta Hasiera bat diskoa kaleratu du, gordintasunaren eta edertasunaren alde egiten eta bizitza frenetikotik aldentzeko gonbita egiten diguna.

Maiatzak 21 

11:30 Mahai-inguruaEmakumeak musikaren munduan

Parte-hartzaileak: Amaia Ispizua (Get In-management), Olatz Salvador (artista), Eider Iturriaga (argazkilaria-roadmanagerra) eta Maitane Serrano (argiztapen-teknikaria). Moderatzailea: Maddalen Arzallus (bertsolaria eta aurkezlea).

20:00 Heitxiren kontzertua: Heitxi Eider Etxeandia da, bere belaunaldiko ahots indartsu eta freskoenetakoa. Elektro-triki-pop gisa definitutako estiloarekin, Heitxik elektronika eta euskal tradizioa uztartzen ditu ikuspegi pertsonal eta konprometitu batetik, identitatea, osasun mentala edo borroka feminista bezalako gaiak jorratuz. 

Maiatzak 22

10:00: Gaztea irratsaioaren emanaldia, euskal musikaren panoramako artista nagusien parte-hartzearekin.

19:00etan ate irekiera. Doako sarrera behar da. Sarrera bakar batekin kontzertu guztiak ikusteko aukera izango duzu.

Maskak taldearen kontzertua: Giro malenkoniatsu eta beroaren sortzaileak, Itsasu eta Bidarraiko musikariek osatzen duten taldeak euskararekiko eta osasun mentalarekiko konpromiso sendoa erakusten du bere abesti guztietan. Hortik dator taldearen izena: Maskak (maskara edo mozorroak).

Eiderren kontzertua. Eider Saez emozioen kontalaria da. Bere zuzeneko magnetikoak sakonki konektatzen du publikoarekin eta abesti bakoitza bizi-esperientzia bihurtzen du. Egiten duen urrats bakoitzarekin, musika zaurgarritasunaren eta sendotasunaren, artearen eta bizitzaren beraren arteko zubia izan daitekeela frogatzen jarraitzen du.

STR taldearen kontzertua. STR Bizkaian jaiotako pop elektronikoko banda bat da, hyperpop, drum & bass eta melodia introspektiboak nahasten dituena, hiperkonektatua eta emozionalki bizia den belaunaldi baten kontraesanak atzemateko, ironiaren eta nostalgiaren arteko sentsibilitatearekin.

Duplaren kontzertua. Dupla Aguraingo bi sortzailek osatzen dute, landa-ingurunetik hiri-musikaren aglomeratu bat eraikiz. Elektronika, rock eta dantza, letra satiriko, pop lelo eta tradizioa eta joera berriak uztartzeko bilaketa nekaezinagatik, bikote hau euskal eszenaren barruan erreferentziazko banda da.

Entradas: Gratis

Temáticas

Ir al contenido