Zetak, Skakeitan eta Pinocchiok emango diote amaiera BBK Salaren 10. Urteurrenari

BBK Salak udazken honetan bere 10. urteurrena ospatzeko antolatu duen ziklo zabala Zetak eta Skakeitan taldeen emanaldiekin amaituko da; horrela burutuko da bi hilabeteko programazioa, ia hogei bat kontzertu eskaini dituena, eta sarrerak salgai jarri eta ordu gutxira saldu ziren.

Asteburu honetarako aurreikusitako hirugarren kontzertua, Baloreak haurrentzako combo edo taldearena, bertan behera geratu da, tamalez, artistetako baten ondoezagatik; beraz, automatikoki itzuliko dira sarrerak.

Horren ordez, Gorakada antzerkitaldeak Carlo Collodiren Pinocchio literatura-klasikoaren moldaketa berezia estreinatuko du, abenduaren 26 eta 27rako programatutako lau emanalditan, euskaraz zein gaztelaniaz.

Kontzertuak, #Hamarurte zikloko guztiak bezala, streaming bidez jarraitu ahal izango dira EiTB Gazteari esker bere webgunean, baita ere BBK Salaren beraren webgunean. Baloreak-en kontzertura joateko erositako txartelak automatikoki itzuliko dira hurrengo egunetan. Bestalde, Pinocchioren estreinaldira aurrez aurre joateko sarrerak azaroaren 27an jarriko dituzte salgai.

Kontzertu horiekin emango zaio amaiera zikloari, non musika gailendu deninguruabarren gainetik. #KulturaSeguruaren bederatzi jardunaldietan BBK Salatik askotariko artistak igaro dira: Ene Kantak, Los Punsetes, Lorelei Green, Ana Guerra, Hakima Flissi, El Columpio Asesino, Xsakara, Don Patricio, Bringas, Los Secretos, Airu, Nacho Vegas, Garbayo eta Sidonie.

Itzuli
Skip to content