BBK Sala BBKren gizarte-ekintzaren barruan sartzen da, eta 100 urte baino gehiago dituen konpromisoaren parte da; hau Bilboko Udal Aurrezki Kutxarekin eta Bizkaiko Aurrezki Kutxarekin hasi zen, eta gero, 1990ean, Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK) sortzean sendotu zen. Duela urte gutxi batzuk Banku Fundazio bihurtu ginen eta Gizarte Ekintza da gure izateko arrazoia.
BBK bere funtsen kudeatzailea da, eta horrek esan nahi du Kutxabank euskal bankuaren kapitalean %57ko partaidetza duela. Gure konpromisoen artean daude sorrerako balio eta printzipioak, bizkaitarren gizarte-beharrizanei erantzutea, kultura-bultzatzea eta garapen eta ongizatea.
Gure Gizarte Ekintzan ekinbide sorta zabala sartzen da, besteak beste, prestakuntza-bekak eta lan-praktikak, autoenplegurako laguntza, aisialdirako jarduera eta programa sozio-kulturalak, prestakuntza, gizartean parte hartzea, prebentzioa eta osasuna. Halaber, honako hauei buruzko egitasmo edo proiektuak: kkultura eta sormena; garapen iraunkorra eta izadia begiratzea; autonomia fisiko, psikiko edo intelektualik ez duten pertsonei laguntzea; gizarte-berrikuntza eta beste ideia eta proiektu asko Bizkaiaren orain eta etorkizunerako. Baita BBK Sala ere.