“Morente Siempre”, flamenkoa berriro BBK Salan

“BBK Flamenkoa” zikloaren 2016ko edizioa Granadako Enrique Morente cantaor zenduaren sorkuntza-unibertsoari eskainia dago. “Morente Siempre” ikuskizunean ortodoxia, tradizio, berrikuntza eta abangoardiaren nahastura aurkituko dugu, flamenkoaren figura honek hain berea izan zuena artea sortzeko bideetan eta figura ahaztuen ondarearen errebindikapenean.

Ziklo honen programazioak gorazarre egingo dio Morenteri hainbat ikuspegi eta arte-arlotatik, zehazki dantza, kantu eta gitarratik.

“Morente Siempre” zikloa 2016ko apirilaren 14ko ikuskizunarekin hasiko da: “A disfrutar recordando a Enrique un rato”, elkarrizketarako topaketa eta Estrella Morente eta Arcángel-en cante-ak, Dani de Morón-en laguntzaz.

Apirilaren 27an agertokian izango dira Juan Andrés Maya, Alba Heredia eta Iván Vargas dantzariak, omendua jaio zeneko Granada gogora ekartzeko, “Sacromonte”rekin.

“Guitarras de Morente” saioak hiru gitarra-jotzaile batuko ditu, Morenterentzat funtsezkoak, Pepe Habichuela, Rafael Riqueni eta Montoyita, José Enrique Morente-ren cante-arekin batera.

Maiatzaren 25ean, Granadako Manuel Liñán talentua izango da, “Reversible” ikuskizunarekin: bertan Lucia “La Piñona” eta José Mal­donado dantzariak izango dira, cante eta gitarra jotzen artista-zerrenda handiarekin.

Zikloa amaitzeko, ekainaren 8an Israel Galván, “Enrique Morente del Baile” deitua, “La Edad de Oro” ikuskizunarekin: hamar urtean ia 300 emanaldi izan ditu mundu osoan, eta flamenkoaren urrezko aroaren egungo ikuspegia ematen du David eta Alfredo Lagos-en cante eta gitarrarekin.

Jarraitzen du honela Morente eta BBK salaren arteko loturak; izan ere, 2009an Salan izan zen urte hartako flamenko-zikloari amaiera emateko. Cantaor hark Pablo Picassoren omenez argitaratu zuen diskoa ere babestu zuen BBK-k.

Itzuli
Skip to content