Zinegoak: “Rara”
Igandea
23
Ots
2020
Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia.
“Rara”. Pepa San Martin, 2016. Txile-Argentina. 92 minutu.
“Rara” filmaren proiekzio berezia, 2020ko Ohorezko Saria. Pepa San Martin, haren zuzendaria, gurekin egongo da filmaren aurkezpenean.
Gurasoak banandu zirenetik, Sara eta ahizpa txikia amarekin bizi dira, eta haren bikotekide berria emakumea da. Lauen eguneroko bizitza beste edozein familiak izan dezakeenaren oso antzekoa da, baina guztiek ez dute horrela ikusiko. Zehatz-mehatz, nesken aitak bere zalantzak azalduko ditu.
Sarrerak:
Dohainik