Txak Txak
Ostirala
19
Mar
2021
Klakea eta txalaparta. Aura teatroa.
Klakea edo oholtza gainean zapatekin sortzen den erritmoa dugu ikuskizun harrigarri honen oinarria. Estatu Batuetako rhythm tap usadioa Euskal Herrira ekarriko dute txalapartarekin uztartuz. Honez gain, piano batek soinu banda jarriko dio ikuskariari.
Errepertorioa oso anitza izango da: espatadantza jazz mundura eramanda, afrikar eta asiar erritmoak agertuko dira edota alakiketa bat umorez josiko dute. Musika eta dantza, biak batera ikuskizun bitxi, bakarra eta erakargarri batean.
Emanaldi honetan Lorazain Eguna ospatzen dugu, hori dela eta lorazainek (Loraldiaren bazkideak) ez dute sarrerirk ordainduko (dena den, gonbidapena eskatu behar dute).
Rafa Eizagirre, Iñaki Maruri, Bitxor Pastor, Ander Sanchez.
Sarrerak:
Dohainik