Thinking Football
Asteartea
21
Mar
2017
Zinema eta futbol jaialdia. Athletic Club Fundazioak eta BBK salak antolatuta, Bilboko Udalaren laguntzaz.
18:00. “I love hooligans” (Holanda, 2013, Jan-Dirk Bouw)
Hooligan batek baldintza gabeko maitasuna dio bere futbol-taldeari.
“Bounce: cómo la pelota enseñó al mundo a jugar” (AEB, 2015, Jerome Thélia)
Brasilgo faveletatik Kongoko hautsez beteriko herrixketara, Eskoziako uharte neolitikoetatik futbol-zelai modernoetara, BOUNCEk pilota batez egiten diren kirolen jatorri ezezagunak ikertzen ditu.
20:00. “Saturday” (Erresuma Batua, 2014, Mike Forshaw)
1989ko apirilaren 15ean, Liverpoolen 24.000 zale Sheffieldera joan ziren, futbol-partida bat ikustera. 96 gizon, emakume eta haur ez ziren inoiz itzuli.
“Matthews” (Erresuma Batua, 2017, Ryan Scott Warren)
Sir Stanley Matthews historiako futbol-jokalaririk onenetako bat dela jotzen da aho batez. Berrogeita hamar urte zituela esan zion agur futbol profesionalari.
Sarrerak:
Dohainik