
FASHION REVOLUTION WEEK TAILERRAK
Asteartea
15
Api
2025
BBK Salako ateak familiako txikienei irekiko dizkiegu, jolastu eta ondo pasa dezaten, eta, aldi berean, kontsumo arduratsuan eta moda iraunkorrean has daitezen. Adin gomendatuak: 3 eta 12 urte bitartekoak.
Entzun! Hilaren 13an inauguratuko ditugu tailerrak, sorpresa bereziekin, baina apirilaren 13an, 14an, 15ean eta 16an parte hartu ahal izango duzu.
Seme-alaba txikiagoak dituzu? Ez kezkatu, leku berezi bat dago haientzat.
Jolasen, irakurketen, mozorroen eta jarduera askoren zirkuitua, 2025eko Fashion Revolution Euskadi pasaportea osatzeko:
- Nola egiten da zure arropa?
- Nora doa zure arropa?
- Zure arropari buruzko ipuinak
- Zenbat kutsatzen du zure arropak?
- Aurkitu ezkutatuta dagoen arropa
- Marrazki bizidun jasangarriak
- Etiketa irakurtzea dibertigarria da
- Zure arroparen buru-hausgarria
- Kirola eta moda
- Inauteriak
GOGORATU: Dagoeneko erabiltzen ez duzun kamiseta zahar bat baduzu, ekarri jardueretako batera.
Datak eta ordutegiak:
- Apirilak 13 igandea / 16.00h - 20.00h.
- Apirilak 14 eta 15 astelehen eta asteartea / 11.00h - 19.00h
- Apirilak 16 asteazkena / 11.00h - 18.00h
Sarrerak:
Dohainik
Hartu zure sarrera hemen