ROSA MONTERO CARLOS BRIONESekin hizketan | JA! FESTIVAL

Asteazkena
14
Urr 2026

Rosa Monteroren ibilbideak kazetaritza, entsegua eta fikzioa hartzen ditu barne, jakingura izanik beti gidari. Haren liburuetan, irudimena eta umorea ezagutzarako bideak dira. Izugarri miresten duen Ursula K. Le Guinen antzera, egileak gure garaiko gai garrantzitsuetako asko jorratu ditu zientzia-fikzioaz baliatuta, eta genero horretan sartzen da, hain zuzen, haren literatura-proiektu pertsonalenetako bat: Bruna Husky protagonistatzat duen saga.

Ja! Jaialdian, gure artean izango dugu lehenbizikoz narrazio garaikidearen idazle nabarmenetako bat den emakume hau. Carlos Briones zientzialariarekin mintzatuko da bere lanari buruz, eta baita biek partekatzen duten ideia bati buruz: zientzia eta literatura estu lotuta daudela, alegia.

Sarrerak 3€. Liburu-sinatzea.

Sarrerak: 3 €

Arloak

Skip to content