P.P. ARNOLD MUSIC LEGENDS

P.P. ARNOLD

Larunbata
04
Aza 2023

MUSIC LEGENDS 2023

Kontzertua jarlekuekin.

Pat "P.P." Arnold soularen elezahar bizi eta erreginak ez du aurkezpenik behar, bizitza osoa eman baitu estudioan eta agertokian, bai 60ko hamarkadako "The First Cut is The Deepest" eta "Angel Of The Morning" bezalako arrakastekin egindako bakarkako lan arrakastatsuaren bidez, bai 2019ko "The New Adventures Of..." bakarkako album ospetsuaren bidez, bai rock'n'soularen elezaharretako korista gisa, hala nola Ike & Tina Turner, Small Faces, Stevie Wonder, Roger Waters eta Nick Drake. Jimmy Hendrix, The Who, The Kinks eta David Bowierekin ere biran izan da, besteak beste.

2022ko uztailean “Soul Survivor” autobiografia argitaratu zen, Uncut, Rough Trade eta Resident-ek ‘Urteko Liburu’tzat joa, eta P.P. Arnold-en istorioaren hurrengo kapitulua Gabonetako lehen single loriatsua da: It Won 't Be Christmas Without You, Metrophonic ProducMons Ltd.eko Mark Taylorrek eta Patrick Mascallek ekoitzia, Paul Barryrekin ere partekatzen dituztelarik idazketa-kredituak, kanta grabatzeko aukera pozgarria izan zen Arnoldentzat, itxialdiko bakartzearen ostean. "Hasieran ez nuen ‘Gabonetan’ pentsatzen, estudioan grabatzen aritu eta hori egin ahal izatea baino ez nuen nahi".

It Won 't Be Christmas Without You abestiak, BBC Radio 2 eta JazzFM A-ren erreprodukzio-zerrendan agertzen denak eta iTunes-en zerrendetako liderrak, erakusten du denborak ez dituela P.P. Arnolden ahotsaren potentzia eta erresonantzia murriztu, duela urte batzuk, munduko musika-eszenan sartu zenean, bezalaxe goratzen eta iristen baita arimara.

Arnoldek bere ahotsarekin duen trebetasuna beste kantari askori berdintzea kostatuko litzaiekeen zerbait da, hamarkadetan zehar abeslari gisa egindako lan profesionalean hobeturiko talentua, baina betiere bere izpiritu maitekorrarekiko leial, urteko unerik garrantzitsuenetako batean jendearen buru-bihotzekin konektatzearen garrantzia ulertzen duelarik.

Arimako biziraule baten abentura etengabeen kapitulu honek erakusten du P.P. Arnold bere garaikideen mailan dagoela oraindik, eta denoi gogorarazten digu bere talentu ederra estimatu behar dugula hark etorkizun distiratsurako bere bidea eratzen duen bitartean.

Sarrerak: 20 €

Tematikoak

Skip to content