MUNDO CERO TALKS BBK
Gerraren gaiari buruzko hausnarketa-jardunaldia, hamar bat adituren bitartez, problematika hori hainbat ikuspegitatik ulertzen laguntzeko: erresilientzia-istorioak, eragin psikologikoa, teknologia gatazka modernoetan, errefuxiatuak eta itsas erreskateak, berreraikuntza eta bake-prozesua...
Ekitaldia Tania Llasera erreportari eta aurkezleak gidatuko du, eta honako hauek hartuko dute parte: Óscar Camps erreskatatzaile, aktibista eta Open Armseko sortzailea; Jesús A. Nuñez Villaverde, mundu arabiar-musulmanean eta gatazka bortitzen aurrean bakea eraikitzen aditua; Carmen Magallón, WILPF Espainiako Emakumeen Nazioarteko Ligako ohorezko presidentea; Anna Surinyach, mundu osoan hondamendi humanitario handiak jasaten dituen fotokazetaria; Khalida Popal, futbolari eta ekintzaile feminista afganiarra; Muzoon Almellehan, ekintzaile eta errefuxiatu siriarra, errefuxiatuak eskolatzen egindako lanagatik ezaguna; Gil Arias, Mugetako Guardiaren Europako Agentziako zuzendari ohia, Rafael Vilasanjuan, Mugarik Gabeko Medikuen idazkari nagusi ohia eta migrazioetan aditua; eta Ana Palacios, kazetaria eta argazkilaria, giza eskubideetan eta lankidetza-proiektuetan espezializatua.
Doako sarrera. Etorri nahi baduzu, sartu hemen