marlon

MARLON

Larunbata
06
Mai 2023

BBK ON STAGE

Marlon taldeak bere bira berria, Tour Amores de Esos 2023, iragarri du. Sarrerak salgai daude jada. Bira honetan, Marlonek berriro maitasunari abestuko dio bere alderdi guztietan. Asturiasko taldea pop rock nazionalaren erreferenteetako bat bilakatu da azken urteotan, eta bira honetan, publikoak haren arrakasta handiez gozatzeko aukera izango du, datozen hilabeteetan kaleratuko duten lan berriaren aurrerapenekin batera etorriko direlarik.

Talde honen abestien arrakasta ez da kontzertuetan bakarrik ikusten, baita azken hilabeteetan jasotako sarietan ere. Odeon sarietan "rock errebelazio artista" (2020), "rock abesti onena” (2021) eta "40tik 1era artista onena"(2022) kategoriak irabazi zituzten.

Bere singlea, De Perreo, aurtengo arrakastarik handienetako bat da, urtebete baino gehiagoz herrialdeko 200 abesti entzunenen artean egon baita, eta platinozko diskoaren ziurtagiria lortu du.

Ikuskizun berria nobedadez, darien energia berezi-bereziaz eta, batez ere, kantuz beteta dator. Azken urtean saldutako 15.000 sarrera baino gehiago dituzte abal gisa, eta Marlonen zuzenekoa herrialdeko indartsuenetako bat izango da, eta badirudi bira berri honetan ere ez duela huts egingo.

Sarrerak: 22 €

Tematikoak

Skip to content