LA MARSELLESA DE LOS BORRACHOS & AMORANTE
ZINEBI 66
Spain - France - Italy, 2024 | 93 min | Performance
Zuzendaria Pablo Gil Rituerto
Guidoia Alba Lombardía, Pablo Gil Rituerto
Argazkia Daniel Lacasa
Muntaketa lanak Pablo Gil Rituerto, Marcos Flórez
Soinua Gerard Tàrrega, Giovanni Corona, Cora Delgado, Fernando Aliaga, Laia Casanovas
Musika Amorante (Iban Urizar)
Ekoizpena Bernat Manzano, Alba Lombardía (Escarlata Estudio)
Udan zehar, filmaketa talde bat Espainiako iparraldeko errepide eta herrietan barrena dabil. Cantacronache taldeak 1961eko udan, diktadura frankista betean, erresistentziaren abesti herrikoiak biltzeko egin zuen bidaia klandestinoaren urratsak jarraitzen dituzte. 1961ean erregistratutako ahozko memoriaren eta soinu-artxiboen prismaren bidez, bi bidaien arteko solas bat dago, iraganeko zauriak oraindik irekita dituen lurralde baten geografia emozional eta politikoa osatuz.
Saioarekin batera, Amoranteren zuzeneko emanaldi bat izango dugu, filmean jasotako abestietako batena eta elgoibartarraren kantutegiko beste pieza batzuena, zeinetan tradizioa eta modernitatea modu magikoan besarkatzen baitira.
Sarrera librea tokia bete arte. Ez da gonbidapenik behar.