GAZTEAKO DENBORALDI HASIERA + HUNTZA

Astelehena
11
Ira 2023

Gazteak ekitaldi berezi batekin hasi nahi du 2023-2024 denboraldia: Bilboko BBK Salan, Bizkaiko hiriburuko erdigunetik eta modu oso berezian. Irailaren 11an, 17:00etatik hasita, 22:30ak arte. Alde batetik, Gu saioak denboraldi berrirako prestatuta dituen nobedadeak ekarriko ditu oholtzara: kolaboratzaile berriak eta nobedadez beteriko tarteak izango dituzte, astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00 bitartean. Gainera, irratiak ekarriko dituen nobedadeen berri ere emango dute. Tartean, Maketa Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik egongo dela irailaren 11an. Finala, BBK Salan bertan izango da azaroaren 16an. Hiru orduko irratsaioa izango da zuzenean BBK Salan, irrati bidez, streaming bidez eta sare sozialen bitartez ere jarraitu ahal izango dena.

Kontzertu erraldoi batekin emango diogu amaiera festari: HUNTZA taldeak kontzertu berezia eskainiko du irailaren 11an, Gu saioa amaitutakoan. Bilbon eskainiko duen azkenaurrekoa izango da, izan ere, otsailaren 3an agur esango diete agertokiei, Bilbao Arenan eskainiko duten kontzertu bereziarekin. Horrela, Gaztearen denboraldi hasiera izango da Huntzaren agurraren lehen urratsa.

Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content