HOMENAJE A BILLY EL NIÑO
TEATRO DEL BARRIO
Egilea: Ruth Sánchez eta Jessica Belda Zuzendaria: Eva Redondo Antzezleak: Jesús Barranco, Antonio Gómez eta Eva Redondo Eszenografia eta jantziak: Almudena Bautista Argiztapena: César Linares Soinu espazioa: Ojo Último Ikus-entzunezkoak: Mi Moto Alpina Arte ekoizpena: Ana Belén Santiago Ekoizpena: Lucía Rico Komunikazioa: Paloma Fidalgo Argazkia: Laura Ortega Kartela: Jacobo Gavira Teknikaria: Tony Sánchez
Gure iraganaren aztarnak erakusten dituen lana: 1977ko uztailean, Antonio González Pacheco, ‘Billy el Niño’ izenez ezagunagoa, polizia-merezimenduaren zilarrezko dominarekin saritu zuten. Eta ekimena izan zuen ministroak, Rodolfo Martín Villak, agenteak aberri frankistari eta Trantsizioari egindako zerbitzuak aitortu zituen, eta bazirudien ibilbide profesional hark demokrazia gazteari ere onurak ekarriko zizkiola.
Omenaldi hartan begi-bistan ere agertu ez zirenak Billy El Niño-k torturatu zituen gizon eta emakumeak izan ziren, eta, horregatik, hemen ahotsa ematen zaie: beren historia gogora dezaten eta Trantsizioa eraikitzeko erabili zen indarkeria guztia ere ikusarazten lagun dezaten.
Emanaldiaren ostean 'Desmontaje' bat egongo da kazetari eta antzerki kritikoa den Germán Castañedaren eskutik (solasaldi labur bat publikoarekin eta konpainiarekin, eszenan bizitakoa sakontzeko eta hausnartzeko)
%50eko beherapena Kutxabank txartelekin