FANT 30
AMAIERA EKITALDIA
LATE NIGHT WITH THE DEVIL
Jack Delroyk, Johnny Carsonek telebistan duen aurkariak, “Búhos Nocturnos” elkarrizketa saioa aurkezten du. Denbora luzean lagun leiala izan da herrialde osoan lo egin ezin dutenentzat. Hala ere, saioaren audientzia nabarmen jaitsi da Jacken emazte maitearen heriotza tragikoaz geroztik. Bere zoria aldatzeagatik desesperatuta, 1977ko urriaren 31n, Jackek beste inork ez bezalako Halloweeneko saio berezia prestatu du, Estatu Batuetako aretoetan gaitza pizteko zorian dagoela jakin gabe.
LATE NIGHT WITH THE DEVIL
Australia / Arabiar Emirerri Batuak / 2023 / 93 min.
Zuzendaritza: Colin Cairnes, Cameron Cairnes.
Gidoia: Colin Cairnes, Cameron Cairnes.
Ekoizpena: Mat Govoni, Adam White, John Molloy, Roy Lee, Steven Schneider, Derek Dauchy.
Musika: Roscoe James Irwin, Glenn Richards.
Montaketa: Colin Cairnes, Cameron Cairnes.
Aktoreak: David Dastmalchian, Laura Gordon, Ian Bliss, Fayssal Bazzi, Ingrid Torelli, Rhys Auteri, Georgina Haig, Josh Quong Tart, Steve Mouzakis, Paula Arundell.
CAMERON CAIRNES, COLIN CAIRNES
Colin eta Cameron Cairnes, idazleak, zuzendariak editoreak eta, gurasoek esaten dutena sinesten badugu, anaiak, dira. Euren lehenengo film luzeak, 100 Bloody Acres (2012), kritika bikainak jaso zituen Estatu Batuetan estreinatu zenean, eta film hoberenaren saria irabazi zuen 2013ko Sitgeseko Zinemaldiko Midnight X-treme sekzioan. Bere bigarren film luzea, Scare Campaign (2016), FANTen ikusi ahal izan zen.