‘MÉLIÈS MAGOA’. RAQUEL SASTRE, IMANOL ITUIÑO & JUAN BAS | LOLA BARROSO(Pianoan)

Igandea
01
Urr 2023

Ja! Festival 2023

George Méliès (1861-1938) magoak bere irudimen emankorra zinema hasiberrian agertzeko aukera aprobetxatu zuen. Irudi oniriko eta ekintza fantastikoen mundu oparoa sortu zuen eta dekoratu barrokoetan filmatu zuen. Haren filmografiaren sekuentzia eta film labur batzuk hautatuko dira, eta haien gainean arituko dira hizketan Mélièsen bi jarraitzaile zoro: Raquel Sastre umorista eta Imanol Ituiño magoa. Garai bateko zinema mutuaren estilora, Lola Barrosok berak pianorako konposatutako eta interpretatutako musikak lagunduko die sekuentziei.

Zuzeneko piano-musika eta irudiak proiektazen dituen elkarrizketa. Gonbidapenak irailaren 23tik aurrera www.jabilbao.com webean erraz deskargatu ahal izango dira.

Sarrerak: Dohainik

Derrigorrezkoa da gonbidapena ateratzea

Tematikoak

Skip to content