FRANCISCO CALVO SERRALLER HITZALDI ZIKLOA

Asteazkena
08
Mar 2023

Prado Museoaren Lagunak Fundazioa

Pedro Pablo Rubens

Pedro Pablo Rubens (1577-1640) figura erraldoia da, hiperbolera gonbidatzen duena. Ekoizpen zinez ugaria izan zuen, eta bere garaian Europan arrakastarik handiena izan zuen margolaria da. Nagusiki Anberesen lan egin bazuen ere, Italian bizi izan zen denboraldi luze batez, eta Espainia, Frantzia eta Ingalaterrako gorteen enkarguak ere jaso zituen. Gutxienez bost hizkuntza zekizkien ondo, eta Antzinaroko kulturaren ezagutza sakona zuen; erruz idatzi zuen horri buruz. Izaeraz kosmopolita zen, eta behin esan zuen etxean sentitzen zela munduko leku guztietan. Ezaugarri horiek eraginda, Espainiako monarkiaren zerbitzura jardun zuen diplomatiko gisa; haren parte ziren hegoaldeko Herbehereak. Haren gutunek agertzen digute zeregin hori Europan bakea bilatzeko zeregin gisa planteatu ziola bere buruari. Gutun horiek berek, haren lanekin batera, erakusten digute izaeran jarrera estoikoa eta epikureoa uztartzen zituela, paradoxikoki.

Margolari gisa, izan zuen anbiziorik handiena Antzinaroko handitasuna berregitea zen; izan ere, iraganeko urrezko aroetako batzat jotzen zuen. Rubensen arteak greziar eta erromatar eskultura eta Goi Errenazimentuko pintura izan zituen inspirazio iturri, eta segida eman zion horri. Erreferente horietatik abiatuta, Rubensen margolanek bizitzaren eta munduaren irudi beroa transmititzen digute, sentimenduz betea. Ikastaro hau diseinatzean, asmoa izan da artista paregabe horri justizia egingo dion ikuspegi panoramiko bat eskaintzea.

Olio-zirriborroen zeregina Rubensen jardun artistikoan (aldibereko interpretazioa izango da hitzaldian)

Friso Lammertse. XVII mendeko Holandako Margolanen kontserbatzailea, Rijksmuseum, Ámsterdam.

Sarrerak: zenbatatik aurrera: 75 €
  AURREZ AURRE ONLINE
Publiko orokorra 125 € 100 €
Arte Ederren Bilboko Museoaren Lagunak, Prado Museoaren Lagunak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, ikasleak eta irakasleak 95 €* 75 €*

Tematikoak

Skip to content