BBK Off Festival. Efektos sekundarios

Asteazkena
07
Uzt 2021
Bizitzaren hainbat une eta bizipen zeharkatzen dituen soinu eta ikusizko bidaia aurkeztuko dizkigute, esate baterako: norbere buruaren ezagutzan sakontzea, bizi behar dugun garai honetan jasaten ari garen buruko nekea, galera edo bakardadea. Ikuskizunak mundu onirikoen eta unibertso errealagoen zeharreko ibilbidea egiten du, errealitatearen eta irudimenaren arteko muga lausotuz. Abestiak zuzeneko bideo-mapping bidez laguntzen dituzte, bide beretatik abiatuta. Musika eta irudia eskutik doaz ikusleari adierazteko, sentiarazteko eta pentsarazteko. Ikuskizun hau sortu berria eta aldakorra da. Gainera, ez da inoiz agertokietan azaldu horrelako formatu batekin.   FITXA ARTISTIKOA: Sally Rous (Eider Suso): ahotsa eta zuzeneko musika; Alvaro Pico: zuzeneko musikaria; Pablo Escauriaza: zuzeneko bideo mapping-a. tiketak
Sarrerak: Dohainik

5€

Tematikoak

Skip to content