BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Igandea
11
Abe 2022

15º FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE MONTAÑA

HOUSE OF GODS (43')

Zuzendaria: Matt Pycroft

Herrialdea: Erresuma Batua

Urtea: 2021

V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelera

Roraima mendiaren iparraldeko tontor handiak Amazoniako oihanaren sakonetik gora egiten du, itsasontzi erraldoi baten branka balitz bezala. Hodeiez inguraturik, euri-jasek bustirik eta buztinezko oihan bertikal eta labar zorabiagarriek zaindurik, bertako elezaharrak dio arima garbikoek bakarrik ikusiko dutela Roraima mendiaren gailurra. Leo Houldingek eta bere taldeak erronka onartu eta aurre egingo diote.

CHICAS EN LA CUMBRE (55')

Zuzendaria: Javier Álvaro

Herrialdea: Espainia

Urtea: 2022

V.O. Gaztelania-Ingelesa / Azpitituluak: Euskera-Gaztelania

Pakistango lekurik urrunenetako batean, Karakorumeko zintzurretan, herrixka txiki bat dago galduta, planetako mendirik eder eta malkartsuenen artean. Hemen jaio zen Karakorumeko zamaketari ospetsuena, Abdul Karim. Bere amets handienetako bat errealitate bihurtu nahi izan zuen: metatutako ezagutza eta mendi garaiekiko grina bere hiru bilobei transmititzea, Amina, Alum eta Sudiqa-ri. 15 eta 18 urte bitarteko neskak dira hirurak.

TRIBUTO A MOHAMMAD "LITTLE" KARIM (15')

Sebastian Álvaro

Informazio gehiago: www.mendifilmfestival.com

Sarrerak: 8€ aurre-salmenta, egunean bertan 10 €

Euro 1eko deskontua Kutxabank txartelekin. Gehienez 2 sarrera txartel bakoitzeko.

Tematikoak

Skip to content