BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Asteartea
13
Abe 2022

15. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA

A BAFFIN VACATION (12')

Zuzendariak: Sarah McNair-Landry & Erik Boomer

Herrialdea: EEBB

Urtea: 2022

V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania

Erik Boomer eta Sarah McNair-Landry 45 eguneko espedizio batean murgilduko dira Baffin irlako paraje urrun eta galduetan barrena. Eskalatzeko horma ikusgarriak eta ur-lasterretako kayakean  nabigatzeko ibai esploratu-gabeak aurkitzea dute helburu.

PUEDE UNA MONTAÑA RECORDAR (20')

Zuzendaria: Delfina Carlota Vázquez

Herrialdea: Argentina

Urtea: 2021

V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskera-Ingelesa

Mexikon bizitako garai baten egunerokoa eta Popocatépetl sumendiaren erretratua. Konkistan, Mexikoko iraultzan, EZLN-ren altxamenduan eta gaur egungo eztanda feministan, sumendiak bere erupzioekin erantzun zion irakinaldi sozialari. Mendi batek gogora dezake? Kraterretik ateratzen den keak bihotz bihurri eta itoa erakusten du; zeruertzean marrazten duen lerroan orbain bat ikusten dut.

MORE THAN A ROUTE (20')

Zuzendaria: Peter Dippel

Herrialdea: Alemania

Urtea: 2021

V.O. Alemana-Ingelesa / Azpitituluak: Euskera-Gaztelania-Ingelesa

Errutinak birpentsatzea. Ohiturak hautsiz. Bide berriak aztertuz. Lena Müller punta-puntako eskalatzaile eta ekologistak mendiko kirolen ikuspegi berria erakusten du, maite duena babesteko xedean. “Ecopoint” autorik gabeko eskalada da, eta, beraz, Lenak bere gravel bizikleta erabiltzen du amesten dituen eskalada tradizionaleko bideetara iristeko.

KILIMANJARO - UNA EXPERIENCIA INCLUSIVA (29')

Zuzendaria: Esther Expósito Argos

Herrialdea: Espainia

Urtea: 2022

V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskera - Ingelesa

Luis Javier Rojas eta bere gidari Yosu Vazquez Afrikako gailurrik garaienera, Kilimanjarora, igotzeko erronkan murgilduko dira.  Yosuk asmatu eta Obbocare enpresa nafarrak babestutako gidatze-sistema berria erabiliko dute horretarako, Luis Javierri bideko oztopoak gainditzeko lagungarri izango zaiolakoan, itsua baita.

Informazio gehiago: www.mendifilmfestival.com

Sarrerak: 6€ aurre-salmenta, egunean bertan 8 €

Euro 1eko deskontua Kutxabank txartelekin. Gehienez 2 sarrera txartel bakoitzeko.

Tematikoak

Skip to content