
BBK Jazz
AZA 2017
Abraham de Roman Sextet & Jon Robles 5tet
20:00. Abraham de Roman Sextet
Abraham de Román, Sevillan jaio eta Bilbon bizi den saxofoi-jotzaile eta musikagilea, musikari aktiboa da gure musika-panoraman 12 urtetik hona. BBK Jazz sarien joan zen edizioko Impulso saria irabazi ostean, oraingoan lehen diskografia-lana aurkeztuko digu bere izenpean. Horrela jaio zen “Soñar”, musikagilearen bizitzako hainbat zati batzen dituen eta beraietan zehar bidaiatzera gonbidatzen gaituen albuma.
Abraham de Roman – saxo tenor eta sopranoak
Carlos Rossi – tronpeta eta fliskornoa
Baptiste Techer – tronboia
Ander Unzaga – pianoa
Arturo Valero – kontrabaxua
Carlos Sagi – bateria
21:00. BBK Jazz Sarien Banaketa
21:30. Jon Robles 5tet
Jon Robles, saxofoi-jotzaile eta musikagilea, euskal musikaririk garrantzitsuenetakoa eta nazioartean proiekziorik handiena duenetakoa da. 25 urte daramatza Bartzelonan bizitzen, Kataluniako eszenako maisu handietako bat da eta jazz saxoaren erreferenteetako bat.
Jon Robles – saxo tenorra
Roger Mas – pianoa
Vicent Solsona – gitarra
Josep Perez Cucurella – baxu elektrikoa
David Gomez – bateria