Airu & Nacho Vegas

23 - 23
URR 2020

10 urte BBK Sala.

20:00 – AIRU
Airu, Irune Vega 2018ko udan abian jarri zuen proiektua, “You Cut Like Corn” eta “The Centre Cannot Hold” argitalpenekin, sentimentalismo melodiko berezi baten aldeko apustua da.
Airuk noizbait topatutako hainbat pizgarritatik esanahi berriak sortu nahi ditu: W. B. Yeatsen poema bat, Dolan gaztearen film bat, edo irakurtzen amaitu ez zuen liburu txalotu baten hitzaurrea.

21:00 – NACHO VEGAS

Estatuko rockaren barruan duen berezitasun ukaezina alde batera utzita, Nacho Vegasen figurak funtsik gabeko mesfidantza jasotzen du oraindik ere.
Hala ere, bere diskografiaren sendotasunak ez du zalantzarik sortzen, eta, gaur egun, kode anglosaxoiak gaztelaniara egokitzeko orduan egin duen ekarpenaz zalantza gutxi dago.

tiketak

Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content