A BORDO DEL TIEMPO
Azken hilabeteetan, arteetatik eta kulturatik gogoeta edo hausnarketa egiteko gune bat sortu dugu UN Etxeak eta BBK Kunak: gure gizartean zelan elkarri eragiten diogun, nola sentitzen, elkarbizitzen eta parte hartzen dugun aztertzeko, sekzio eta kulturen arteko ikuspegitik.
Entzutetik, konfiantzatik eta ilusiotik abiatuta, espazio komun eta partekatu bat sortu dugu beste pertsona batzuekin batera, giro ireki, zintzo eta loturarik eta aurreiritzirik gabekoan, non obra partekatu bat eraiki dugun: A bordo del tiempo.
Antzezlanaren protagonistak beren esperientzia, irrika eta itxaropenen testigantza ematen diguten pertsonak eurak dira: beren bizipenekin pentsamendu kritikoa, gizarte inklusiboagoetarantz aurrera egiteko moduari buruzko ametsa sortzera gonbidatzen duten pertsonak, berdintasunaren, giza eskubideen, aniztasunen onarpenaren, elkarreraginaren eta garapen jasangarriaren alde egiten dutenak.
Data erreserbatzera gonbidatzen zaituztegu eta adi egon ekitaldirako doako izen-emateekin.
Ontzira igoko zara?