47. EUSKAL ZINE BILERAKO PALMARESA

Larunbata
02
Aza 2024

ZINEMA EUSKERAZ

Euskara hutsez egiten den lehiaketa da EZBkoa. Aurten urrezko eta zilarrezko antzarrek eraman dituzten filmak Lekeitiotik kanpo ere ikusi ahal izango dira. Jaialdia bertatik bertara bizi izan ez dutenentzako bigarren aukera bat zabaltzen da, beraz.

Filmen ondoren, solasaldia egongo da egileen parte hartzearekin, Gentzane Agirrek gidatuta.

Lekeitioko 47. Euskal Zine Bilera jaialdiaren palmaresa ondorengo 5 laburmetrajek osatzen dute:

Film onenaren saria:
Dena asmatuta dago, 14'
Jone Arriola

Antzinako eta arrosa estetika duen bainugela. Komunaren erdian bainuontzi bat dago, non bi gazte erlaxatzen diren porro bat erretzen duten bitartean. Elkartzea indarrean jartzen den heinean, elementuen jatorriari eta sorrerari buruzko filosofia egiten hasten dira, elkarrizketa gai pertsonalagoetara jotzen duen arte.

Zuzendaritza onenaren saria:
Alas/Tierra, 11'
Maddi Barber

Pasatzen ari diren arrats bateko argazki batzuk. Igel-liburu bat esku artean. Emakume baten aurpegia, irakurtzen. Basakatu bat esku artean. Egunsentia aurrera doa. Maria Sanchez albaitari eta idazlearen “Esta es la mano que cuida” poematik abiatuta, film hau beste espezieekin dugun harremanaren ikasketa prozesuei buruzko diptiko gisa eraikitzen da.

Gidoi onenaren saria:
Ximinoa, 25' 12'' Itziar Leemans

Junek, udako lehen lana aurkitu du. Constance zaintzen du, maitasun eskasa duen neskato sentikorra. Laster mantsotzen du haurra eta urte osoan bere haurtzain izateko ilusioa hazten zaio. Haurrari lotzen zaion heinean, klase harremanen bortizkeria eta bere identitatearen ukapena deskubritzen ditu.

Benito Ansola saria
Larramendi, 9'
Daniel Nespereira eta Zihara Etxeberria

Arrasti arrunt batean bere ilobarekin basora joan eta etxera itzuli ez zen gizona lez ezagutzen da Martzelo Larramendi. Zurrumurruek diotenez, zoratuta egon zitekeen. Bere iloba Bixentak, ordea, desagertzearen lekuko bakarra den heinean, badaki arrazoia ez zela osabaren balizko zoramena izan; eta halaxe azalduko dio Lur Larramendi bilobari. Batak ere ez daki zehazki zer gertatu zitzaion senideari, baina uste baino azkarrago ulertuko dute guztia.


EITB Ikuslearen saria
Epaimahaiaren Aipamen Berezia

Puzzleak, bortxaketaren jauregia, 15'
Kote Camacho

Anek bere burutik ezabatua zuen unea berreraikitzera behartuta sentitu da bere gaztetako irudi biluzia birala dela jakitean. Bera grabatu zuen argazkilari donostiar ezaguna kontaktu boteretsu asko ditu lotuta. Argazkilariaren kontrako salaketa ate atzean botako dizkiotenean, Aneri kasua publiko egitea besterik ez zaio geratuko.

Informazio gehiago: https://zinebilera.eus/

Sarrera librea tokia bete arte.

Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content