TOUNDRAREN KONTZERTUA BERTAN BEHERA GERATU DA ETA SOTOMONTEK ORDEZKATUKO DITU BBK SALAKO HIRIZ HIRI ZIKLOAN
Toundra bandak azaroaren 18an Manu Brabo fotoargazkilariarekin (eta Pulitzer saridunarekin) BBK Salan eskaini behar zuen "Ukraína" ikuskizuna bertan behera geratu da Bilboko aretoarekin loturarik ez duten arrazoiak direla eta. Madrilgo taldeak jakinarazi duenez, "zoritxarrez, 2023rako planeatutako data guztiak" bertan behera utzi behar izan ditu. "Ezin izango ditugu eskaini gure kontroletik kanpo dauden arrazoiak daudela eta".
Azaroaren 18rako antolatutako ekimena (BBK Salaren Hiriz Hiri musika-ziklo barruan antolatuta zegoen) Sotomonte bandak ordezkatuko du. Taldea Jokin Salaverria musikari bizkaitar ezagunak zuzentzen du. Urte askoan beste artista batzuekin baxua jotzen aritu eta Estatu Batuetan ibilbide luzea egin ostean, duela bi urte "hard folk"eko bere proiektuaren aldeko apustua egitea erabaki zuen. Etiketa hura berak ezarri zuen "Britainia Handiko psikodeliaren eta folkaren influentziak ukitu progresiboekin, hard rockeko ukituekin eta musika amerikarrarekin" bateratzen dituen estilo pertsonal hura izendatzeko. Ahotsa jartzen eta baxua jotzen dituen Salaverriaz gain, taldea honako hauek osatzen dute Sotomonte: Unai G. Kortazar (bateria), Xabier Badiola (gitarra eta koruak), eta Alberto Triguero (teklatuak). Kontzertua 20:30ean izango da eta sarrerak BBK Salako webgunean eskuragarri daude dagoeneko (12 € aurrez erosita -15 € leihatilan erosita-).
Toundraren ikuskizunerako sarrerak erosi zituzten guztiek berreskuratuko dute ordaindutako zenbateko osoa. Erosketa online egin bazuten, itzulketa automatikoki egingo da. Aldiz, sarrerak leihatilan erosi bazenituzten, gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute bide beretik itzulketa. BBK Salak, Hiriz Hiri zikloaren sustatzaileak (Emankor Sarea/Noise On Tour), eta Toundra bandak eta taldekideek barkamena eskatu nahi dute ezusteko horrek eragin ditzakeen eragozpenak direla eta.