http://www.bbk.eus/?lang=eu

BBK OFF FESTIVAL 2022

Home  /  Albisteak  /  Current Page

BBK OFF jaialdiaren bigarren edizioari hasiera emango dio BBK Salak, bestelako ikuspegiak eskaintzen dituzten lanak sustatzeko eta erakusteko asmoz.

Antzerkia, dantza, musika, tailerrak eta hitzaldiak izango ditugu Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko 50 artista baino gehiagoren eskutik, 10 egunez gure agertoki eta bilgune alternatiboetan, areto barruan zein kanpoan.

Apirilaren 1ean, ostiralez, “Technocracia” ikuskizunarekin hasiko da jaialdia. Bertan, musika elektronikoaren eta jaiaren kulturan oinarri hartuta, arte bizien gauaz gozatzera gonbidatuko dituzte ikusleak. Haren ondoren, harritzeko, entretenitzeko eta gogoeta egitera bultzatzen gaituzten hizkuntza nahiz forma eszeniko berriak partekatzeko asmoz egindako ekoizpen-multzoa izango dugu ikusgai.

BBK OFF jaialdiak arte eszenikoetan interesa duten profesionalei zuzendutako tailer bikoitza proposatu digu aurten. Hala, ikuspegia zabaldu egin du nazioarteko ekoizpenak ekarrita, Perform Europe izeneko programaren laguntzari eta Ikuseearteren lankidetzari esker.

Perform Europe EBk finantzatutako proiektua da, eta bere helburua da mugetan zehar arte eszenikoak nola aurkezten diren berriz pentsatzea, modu inklusibo, iraunkor eta orekatuagoan, bira- eta banaketa-praktika berriak testatuz eta EBren etorkizuneko laguntza-plan baterako gomendio politikoak formulatuz. 18 hilabeteko bidaia honek ikerketa-fase bat, plataforma digital bat abiaraztea, laguntza-plan bat frogatzea eta gomendio politikoak diseinatzea barne hartzen ditu. Perform Europe Europar Batasunaren Europa Sortzailea Programak finantzatzen du, eta bost erakundek osatutako partzuergo batek garatzen du: arte Eszeniko Garaikideetarako Nazioarteko Sarea (IETM), Jaialdien Europako Elkartea (EFA), Zirkostrada, Dantza Etxeen Europako Sarea (EDN) eta IDEA Consult.

Apirilak 1
19:30. Technocracia. Sala BBK

Apirilak 2
19:30. Like me. Sala BBK

Apirilak 3
12:00. Nire Zigilua & La mujer en casa también. Sala BBK
19:30. Bélmez. Sala BBK

Apirilak 6
11:00. Digital Transformation in Performance. BBK Kuna.

Apirilak 7
11:00. Cómo ser Green y no morir en el intento. BBK Kuna.
13:00 / 17:00 / 19:00. Billennium.
19:30. Chornobyldorf. Sala BBK

Apirilak 8
11:00 / 13:00 / 17:00 / 19:00. Billennium.
19:00. Juego de niñas. BBK Kuna.
20:00. Oveja perdida. Sala BBK

Apirilak 9
11:00 / 13:00 / 17:00 / 19:00. Billennium.
12:00. Oficina de donaciones de historias de amor. Sala BBK
19:30. Los chicos de Baker Miller. Sala BBK

Apirilak 10
11:00 (Zeinu-hizkuntzako interpretea dago) / 13:00 / 17:00 / 19:00. Billennium.
12:00. Yo no soy bailarina & 360 & Green Songs. Sala BBK
19:30. Improvisaciones ilustradas. Sala BBK

Apirilak 23
18:00 CET. To those borne later. Online

Maiatzak 11
19:00 CET. To those borne later. Online

Ekainak 20
19:00 CET. To those borne later. Online

 
BBK OFF JAIALDI OSORAKO BONUA
Bonua soilik BBK Salako leihatiletan jarriko da salgai eta 25 urtetik beherakoei eta arte eszenikoetako profesionalei zuzenduta dago. Sarrerak 25 euroan daude eta BBK Salan egingo diren jaialdi guztiak ikusteko aukera ematen dute. Sarrerak erosi ahal izateko, BBK Salaren leihatiletara etorri eta dagokion egiaztagiria aurkeztu behar izango duzu.

VOUCHER FOR THE WHOLE BBK OFF FESTIVAL
The voucher will be on sale exclusively in Sala BBK and is aimed at audiences under 25 and performing arts professionals. It will cost 25 euros and is valid for entering any of the festival events held in Sala BBK. In order to purchase the voucher, you need to come by the Sala BBK ticket offices and show the corresponding supporting document so it can be verified.

 


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial