http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Apertura

Azken ukituak BBK Sala ireki ahal izateko

Home  /  Albisteak  /  Current Page

BBK-k gogor dihardu beharrean laster ireki ahal izateko BBK Sala. Dakizuenez, osasun-agintariek egindako gomendioen arabera, BBK-k aretoa publikoari ixtea erabaki zuen, koronabirusa zabaltzea eragozteko. Hala ere, konfinamenduko asteetan zuzeneko dozenaka ikuskizun programatu genituen, itxialdi hura arintzeko eta pandemiak ekonomikoki larri kaltetutako kultura-sektorea bultzatzeko.

Denbora horretan kulturaren alde egiten jarraitu dugu beste era batera. Gure kreoentikultura kanala (kreoenti.bbk.eus) lurraldeko beste areto batzuetan (Euskalduna Jauregian, Musikebarri Zentroan, Social Antzokian, Barakaldo Antzokian, …) ikusleen parte-hartzea sustatzeko erabiltzen da, sarrerak erosteko deskontu garrantzitsuak eskainiz.  Ekimen hau momentuko salbagailua da bertoko artistei, arte eszenikoei eta zuzeneko ikuskizunei bizirik irauten laguntzeko, Kultura barik ez baitago etorkizunik.

Baina ez dugu eragile pasibo izan gura, aktibo kultural bat gara eta hala izaten jarraitu nahi dugu.  Berriro BBK Sala irekitzetik gertu gaude, ezinbesteko higiene-neurri guztiak beteta, Bizkaiko kultura-bizitza modu seguruan dinamizatzen jarrai dezan, azken urteotan egin duen lez. Laster itzuliko gara!  Segurtasunez irekitzeko prestatzen dihardugun bitartean, lagundu Kulturari berarengan Sinesten jarraituz.


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial