Noites de Fado zikloaren IX. edizioa: Portugalgo kantategia ostera ere

Fadoa izango dugu entzungai BBK Salan 2020ko martxoaren eta maiatzaren artean. Gaur egungo eszenaren onena, ibilbide luzeko eta ospe handiko artistak, Portugalgo doinu honen tradizioari eusten dioten figura berriekin batera. Fadoa herriaren hasperena da eta Unesco erakundeak Gizadiaren Kultur Ondare Ez-materiala izendatu du. Melankolia, iraganaren mina eta auzo apaletako eguneroko bizimoduari lotutako pasadizo laburrak izaten ditu aipagai nagusi, fatalismoarekin eta frustrazioarekin batera. Portugalgo musikaren adierazpide ezagunenarekin hitzordu gogoangarria izango da. Martxoak 4: Marco Rodrigues Martxoak 25: Pedro Moutinho Apirilak 1: Maria Emília Apirilak 22: Ana Moura Maiatzak 6: Camané & Mario Laginha tiketak
Itzuli
Skip to content