dulce

NOITES DE FADO GAUAK BILBOKO BBK SALARA ITZULIKO DIRA ETA AURTEN EMAKUMEAK IZANGO DIRA PROTAGONISTAK

Ana Moura, Dulce Pontes eta Sara Correia abeslariek eskainiko dituzte beren emanaldiak otsailaren 25ean, martxoaren 11n eta apirilaren 14an, hurrenez hurren

Noites de Fado egitasmoa 2012an sortu zen eta Portugalgo generoaz gozatu ahal izateko hitzordu finko bihurtu zen Euskadin 2020an itxialdia zela eta etenda gertu arte

Bilboko BBK aretoko Noites de Fado tradizionalak hilabete honetan itzuliko dira 2020ko edizioa erdizka utziarazi zuen pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren. Hala, hiru urte geroago, hiru hitzordu antolatu dituzte eta guztiak genero honetan erreferenteak diren emakumeek eskainiko dituzte. Kartelburua Dulce Pontes ezaguna izango da (martxoak 11). Abeslari portugaldar bikain horrez gain, Bilboko agertokian izango dira Ana Moura (otsailak 25) eta Sara Correia (apirilak 14) ere.
Aurtengo Noites de Fadoko lehen kontzertua bi aste barru izango da, otsailaren 25ean, eta Ana Moura izango da protagonista. Hain zuzen ere, abeslari horren emanaldia izan zen 2020ko itxialdia zela eta bertan behera geratu zenetako bat. Estudioko bere zazpigarren diskoarekin, “Casa Guillerminha” izenekoarekin, iritsiko da Bilbora. Duela hiru hilabete autoeditatu du eta horrekin hautsi du Universal multinazionalarekin 20 urtez izan duen harremana, “askatasun eta independentzia gehiago lortzeko”. Fadoaren berritzaile handia da askoren ustez eta kolaborazioak egin ditu Prince, The Rolling Stones edo Herbie Hancock artistekin adibidez. Bilduma berri honetan, bere arbasoen Angolako sustraietara itzuli da, fadoa eta kizomba (Angolako musika tradizionala) bateratuz. Espainiako sustraiak dituen musikarekin “Rosalíak eta C. Tanganak lortutakoan” inspiratuta (bere hitzetan), Mourak fadoa eta haren atenporalitate tradizionala aurreiritzirik eta loturarik gabe “nazioartekotu” nahi du, eta bilakaera eman nahi dio. Duela 11 urte hartu zuen parte BBK aretoko lehen Noites de Fado ekimenean, eta 2017an ere itzuli zen. Dagoeneko salgai daude hirugarren bisita honetan ikusi ahal izateko sarrerak.
Martxoaren 11n, larunbatean, Portugaleko abeslari nazioartekoena den baten txanda iritsiko da: Dulce Pontesena. Fadoa maite dutenentzat ezinbesteko ahotsa da, eta, askorentzat, Amália Rodrigues mitikoaren oinordeko naturala. Piano-jotzailea, konpositorea eta antzezlea izatez gain, generoak nahasteari beldurrik ez dion artista geldiezina eta heterogeneoa da. Eta halaxe geratu da agerian bere azken diskoan, “Perfil” (2022) ere. Bere abestietan musika latinoa eta jazza barneratu ditu, eta berak ekoitzi du Kubako Yelsy Heredia kontrabaxu-jotzaile ezagunarekin batera.
Apirilaren 14an, ostiralean, Sara Correia gaztearen (oraindik ez ditu 30 urte) txanda izango da. Zenbaitek “fadoaren urakana” ezizena jarri dio Portugaleko abeslarien belaunaldi berriaren artean izan duen igoera distiratsua dela eta. Fadisten familia batean hezia, lisboar goiztiar honek 9 urterekin egin zuen debuta zuzenean abestuz, eta 13 urterekin Grande Noite do Fadoko Portugalgo sari entzutetsuetako bat irabazi zuen (duela azpi hamarkadatik, urtero banatzen dituzte Lisboan). 2018an argitaratu zuen bere debuteko diskoa eta 2021ean, Latin Grammy sarietarako izendatu zuten bere bigarren lanarekin: “Do Coração”. Gaur egun, iraupen luzeko bere hirugarren lana prestatzen ari da. Horren aurretik, Israel Fernández flamenko-kantariarekin batera, Josemi Carmonaren ekoizpen-lanarekin, Espainian grabatutako “Bocas Do Mundo” singlea prestatu zuen.
Hiru proposamen horiekin, Noites de Fado BBK aretoko agendara itzuliko dira 2023 honetan, azken emanaldia eskaini zutenetik hiru urte igaro direnean. Ekimena 2012an sortu zen Bilboko Kale Nagusian dagoen lokala inauguratu eta handik gutxira eta urtero etenik gabe eta publikoaren aldetik arrakasta handiarekin antolatu izan da. Portugaleko musika-genero ezagunenaz zuzenean gozatu ahal izateko Euskadiko hitzordu finko eta bakarra izan da. 2020ko martxoko itxialdia urte hartako edizioaren hasierarekin batera gertatu zen eta, ordutik, ezin izan da proposamena BBK aretoko programaziora gehitu orain arte. 2023 honetako Noites de Fado ekimenerako sarrerak laster jarriko dira salgai (Ana Mouraren emanaldirako sarrerak izan ezik, dagoeneko salgai baitaude) Kutxabank sarean, 25 €-an (% 20ko deskontua Kutxabank txartelekin).

Itzuli
Skip to content