ZINEMAKUMEAK GARA! 2025: IREKIERA GALA

Astelehena
27
Urr 2025

Lehen ediziotik hogeita hamar urtera, Zinemakumeak gara! saioak emozioz eta talentuz betetako gala batekin ospatuko du bere historia. Maria Urcelay euskal aktoreak aurkeztuta, Simone de Beauvoir saria jaso duten Alauda Ruiz de Azúa eta Maria Ripoll zinemagile erreferenteei omenaldia egingo die ekitaldiak, eta BIHARGI Saria jasoko duen Al Borde Films taldearen lana aitortuko du.

Musika, irudia eta oroimena uztartuko dira gauean: Maria Berasarteren ahotsak, Nerea Alberdiren konposizio argitaragabeak eta Estudio Gheadaren pieza bisualek giro paregabean bilduko dute gala.

EITBrekiko lankidetzari esker, ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da lehen aldiz, eta jende guztiarengana hurbilduko da.

Sarrera librea lekuak bete arte. Ez da gonbidapenik behar.

Sarrerak: Dohainik

Arloak

Skip to content