ZINEGOAK: Galtzaileentzako zinema
Larunbata
20
Eka
2026
PROIEKZIOA + SOLASALDIA
Esty-k, “Soy una pringada”-k, Galtzaileentzako zinema zikloko saio bat eskainiko digu, Bilbon, bazterretatik berraztertzea merezi duten filmen aurkezpena, proiekzioa eta solasaldia uztartzeko asmoa duen topaketan. Oraingoan, Hedwig and the Angry Inch (John Cameron Mitchell, AEB, 2001, 94´),ikusiko dugu, kultuzko musikal bat glam rock-a, identitatea eta emozioa nahasten dituena istorioz ahaztezin batean. Estyk bere begirada zorrotzaz aurkeztuko du saioa. Lehenik, testuinguruari buruzko zertzeladak, erreferentziak eta irudiak irakurtzeko bere-berea duen modua ekarriko dizkigu, eta, gero, solasaldi bat irekiko du ikus-entzuleekin, filmaren inguruko iritziak, interpretazioak eta desadostasunak elkarrekin partekatzeko.

Sarrerak:
Dohainik