ZADIE SMITH
Ja! Festival 2024
Zadie Smith-ek bonbazia handian debutatu zuen ‘Dientes blancos’ obrarekin. Harrezkero, jazzaren erritmora mugitzen da, haren jaioleku izan zen Londres ipar-mendebaldeko auzo berean. Kultura anitzeko pertsonaiez betetako eremua da —Zadie bera jamaikar jatorrikoa da—, eta, bertan, familiarekin edo desberdintasun sozialekin lotuta dauden pil-pileko gaiak ikuspegi garratzaz eta izpiritu jostariz jorratzen dira. Smithek ez du gaurkotasunari buruzko interesa galtzen, ezta duela bi mendeko testuinguruetan murgiltzen denean ere. Horren erakusgarria da, ‘La impostura’, haren azken eleberria, Salamandra argitaletxeak duela gutxi plazaratutakoa. Argitaletxe horren bildumak egilearen beste obra batzuk biltzen ditu, hala nola ‘Cambiar de idea’, Kafka goresten duen entsegu bikaina. Smith gurekin izateko arrazoiak ez dira falta: luze itxaron dugu jaialdira etortzeko gonbidapena onartzeko, eta azkenean ere, 2024an izango dugu gurean. Aloma Rodríguez idazlea izango da haren swing dantzarako bikotea.
SARRERA IREKIA edukiera bete arte. Ez da gonbidapenik behar.