X. BBK Jazz
Ostirala
22
Aza
2019
20:00. Ander García: “Amahiru”
21:00. Miguel Fernández Old Quartet
Ander García: “Amahiru”
Ander Garcia Bilboko kontrabaxu-jotzaileak bere musika-proiektu berria aurkeztuko digu: “Amahiru”. Pianoko hirukote luzatuko formatua dauka eta abesti tradizionalak, dantzak eta bertsoak bildu ditu lan honetan, jazzaren eta euskal musika-estiloaren arteko orekan sakontzeko asmoz. Aurretik hiru disko egin ditu taldeburu gisa eta, gaur egun, jazzaren barruan kontrabaxu-jotzaile aktiboenetakoa izateaz gain, euskal musikari gailenetakoa da.
Jorge Castañeda - pianoa
Mikel Urretagoiena - bateria
Carlos Sagi - loop-ak, alboka, perkusioa
Ander Garcia - kontrabaxua eta ahotsa
Miguel Fernández Old Quartet
Miguel Fernandez saxofono-jotzaile nabarietakoa da gaur egungo musika-eszenaren barruan eta bere lanak nazioarteko sari zein aitorpenak jaso ditu. Oraingoan, Bilbora etorriko zaigu, “Old quartet” lana aurkeztera. Taldea lau musikariz osatuta dago, guztiak Bostongo Berklee College of Music delako eskolan ibilitakoak, izan ere, bertan elkar ezagutu zuten. Hamabost urte igaro ondoren eta bakoitza bere aldetik ibilbide trinkoak egindakoan, musika-ibilbide berriari ekin diote elkarrekin.
Miguel Fernández - saxo tenorea
Gonçalo Marques - tronpeta
Demián Cabaud - kontrabaxua
Samuel Dühsler - bateria
Sarrerak:
Dohainik