WALTER TROUT
MUSIC LEGENDS 24
Blueseko abeslari, gitarrista eta konpositorea.
Walter Troutek 60ko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere ibilbidea, New Jerseyn, eta 1974an Los Angelesera lekualdatu zen, non Persy Mayfield eta Deacon Jones-entzako saio-musikari gisa aritu zen. Ondoren, besteak beste John Lee Hooker eta Joe Tex erraldoiei lagun egin zieten bandetako kide izan zen. 1981ean Canned Heat bandan sartu zen, eta 1985era arte egon zen han. Urte hartan, John Mayall-en Bluebreakers taldeko kide egin zen. 1990ean, Thomas Helweg-ek, kontzertuen sustatzaile daniarrak, bere banda propioa eratzea eta Europan barrena bira bat egitea proposatu zion: horrela sortu zen Walter Trout Band. Taldeak bere lehen diskoa plazaratu zuen, Life in The Jungle, eta Walter Trout & The Radicals izena hartu zuen gerora.
Troutek 40 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du musikan eta diskografia-katalogo zabala argitaratu du (27 disko); hala, ondare sakona utzi du bluesaren, blues-rockaren eta americanaren esparruan, bai eta abeslari, gitarrista eta konpositore gurtuenen munduan ere.
Walter Trout oraindik aktibo dagoen munduko blues-rock gitarristarik onena dela esan liteke.