Ulises

Osteguna
27
Abe 2018
Umeentzako antzerkia gazteleraz. Lehenengo aldiz Bilbon, 7 urtetik arrerako ikusleeentzat pentsatutako obra, Ulisesen Itacarako bidaia kontatzen da. Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik, gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestu eta baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu egin zen eta Itakara itzultzea galarazi zion; Mediterraneo itsasoan noraezean utzi zuen. Ulisesen istorioa bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren isla.Peripeziaz eta jolasez betetako bidaia, non ekintza eta eszena bakoitza unibertso oso bat bihurtzen den. Ulisesi bere Itaka aurkitzen eraman gaitzala eskatuko diogu, ea guk ere gure Itaka aurkitzen dugun. Bizi bedi heroi greziarra! tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content