Tracking Bilbao 10: Biotopía

Astelehena
04
Api 2022
Biotopian dagoeneko dena prest dute beren kultur asteari ekiteko. Ekitaldi-sorta hau salmenta handiko azken diskoaren antzerkirako moldaketarekin hasiko da. Hori dela eta, komunitate zientifiko honen berripapera antzerki-emanaldiaren agertokiraino ekarriko dute, bertan azken prestaketak egiteko asmoz. Biotopian ohikoa den bezala, guztiz normala dirudien egoera batek nolabaiteko apokalipsia eragin lezake. Edo ez. Biotopia komunitate zientifiko baten historia da. Bertan, denborak, materiak eta espazioak modu bitxian funtzionatuko dute. Manuel Bartualek podcast formatuan idatzi eta zuzendutako fikziozko telesail honetan, besteak beste, honako antzezleak ditugu: Nikki García, Xabi Tolosa, Ingrid García Jonsson, David Pareja, Carlos Areces, Paula Púa eta Valeria Ros. Beren istorioa podcastetik harago helduko da Biotopiaren webgunearen, sare sozialen eta newsletterraren bidez eta, horrela, forma emango diote zientzia fikzioa komediarekin uztartzen duen transmedia-unibertsoari. 2020an beraiek ekoiztutako lehenengo denboraldiaren ondoren, bigarren denboraldia 2021ean heldu zen, Podium Podcast-eko ekoizpenarekin.
Sarrerak: Dohainik

Entrada libre hasta completar aforo.
Sarrera doan jarlekuak bete arte.

Tematikoak

Skip to content