TOR & TXOBORRO MAGOAK | JA! FESTIVAL
Igandea
18
Urr
2026
Tor eta Txoborro magia eta teknologia uztartzen dituen mundu batera eramango gaituzte. Engranaje, lurrun eta asmakizun sinesgaitzen artean, tramankulu harrigarriak aurkeztuko dizkigute: Adimen Irakurgailu entzutetsua, munduko aterkirik zorrotzena, espiral hipnotizatzaileak eta beste hamaika aparatu liluragarri. Steampunk estetikaz blaitutako ikuskizun honetan, ezer ez da dirudiena.
Familientzako ikuskizun honek umorea, imajinazioa eta harridura konbinatzen ditu, eta zientzia-fikzioarekin jolasten duen unibertso batera gonbidatzen gaitu. Gauzarik ezinezkoena ere eraiki daitekeen egiaztatu nahi?
Euskaraz. Sarrerak 6€
Sarrerak:
6 €