Thinking, Letrak eta Futbola. “Six Dreams: Aduriz”

Astelehena
09
Aza 2020
“Six Dreams: Aritz Aduriz” (Muntaketa berezia). “Six Dreams” Media Pro ekoiztetxeak Amazon Prime kanalarentzat egindako dokumental saila da. Bertan, futbol denboraldi bateko hainbat protagonista azaltzen dira, kirol honen atzealdean gordetako alderik gizatiarrena erakusteko. Bigarren urteko emanaldi honetan honako pertsonaia hauen nondik norakoak azalduko zaizkigu: Maheta Molango igo berria den talde baten zuzendari kudeatzailea; Clemente Villaverde klub indartsu bateko gerentea; Paco Lopez entrenatzaile berezia; eta hiru jokalari (Borja Iglesias, Santi Cazorla eta Aritz Aduriz). Justin Webster dokumentalen zuzendari ospetsuak egindako lan hau Emmy sari pare baten irabazlea izan zen bere lehenengo denboraldian. BBK Salan ordubeteko muntaketa berezia aurkeztuko da, Adurizen ibilbidea jasota. Filmaren ostean, Athleticen jokalari ohia berbetan egongo da Justin Webster telesailaren zuzendariarekin, Jordi Call ekoizlearekin eta Jon Maia bertsolariarekin.
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content