Thinking Football 2018

Asteartea
06
Mar 2018
Zinema eta futbol jaialdia. Antolatzailea Athletic Club Fundazioa da, laguntzailea BBK Sala eta babesle nagusia Euskaltel. 18:00. “El equipo de mi barrio” (Espainia, 2018, Rafa de los Arcos) U.C.CEARES Gijóngo auzo bateko talde bat da. Euren burua kudeatzen dute, beren kategoriako aurrekonturik baxuenarekin aurrera eginez eta futbolaren benetako balioak aintzat hartuz. 20:00. “Don’t take me home” (Gales, 2018, Jonny Owen) Galesko talde nazionalaren historia kontatzen du, Gary Speed selekzionatzailearen amaiera tragikotik hasita 2016ko Eurokopako lorpen handira arte. Orduko hartan final aurrekoetara heldu ziren, nazio mailako lehiaketetatik kanpo 58 urtez egon ostean. Saio bakoitzaren ondoren debate txiki bat egingo da filmari buruz, eta zuzendariak edo protagonistaren batek hartuko du parte.
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content