THE SCREAMIN’ CHEETAH WHEELIES
MUSIC LEGENDS 2023
Kontzertua zutunik
19 urteko parentesiaren ostean, Nashvilleko (Tennessee) The Screamin’ Cheetah Wheelies taldea bere jarraitzaile espainiar maitatuengana itzuli da kontzertu-kopuru mugatu baterako.
90eko hamarkadan, Wheelies taldekideak ohikoak ziren jaialdien zirkuituan, AEBetako hegoaldeko soinu klasikoarekin eta Mike Farris abeslariaren ahots indartsuarekin. Debuteko diskoa Atlantic Records-en argitaratu zuten 1994an, gero Magnolia klasikoarekin jarraitu zuten, azkenean Capricorn Records-en Big Wheel argitaratu zuten, eta handik gutxira banandu egin ziren. Taldea Allman Brothers, Lynyrd Skynrd, ZZ Top eta beste askorekin biran ibili zen eta arrakasta komertzialaren eztiak dastatu zituen abesti mordoa Top 10ean sartuz, tartean ‘Bride Of Chucky’ filmeko abesti nagusia: Boogie King. Bere Groove Me abestia The Sopranos (Sopranotarrak) telesailaren azken atalean sartu zen. Baina, egia esateko, bandak erabakia zuen nor bere bidetik ibiltzea.
2022an, jatorrizko taldea ─Farris, Rick White (gitarra), Bob Watkins (gitarra), Steve Burgess (baxua) eta Terry Thomas (bateria)─ berriro elkartu zen, haren jaioterri zen Nashvillen eta taldearentzat etxetik urrun zegoen New Yorken kontzertu batzuk emateko, “sarrerak agortuta” txartela eseki zutelarik. “Kontzertu haiei emandako erantzun ikaragarria guztiz suspergarria izan zen. Hainbeste denboraz jardun barik egon eta halako mirespen-maila sentitzea musikaren boterearen testamentua da, eta ezin ginen hunkituago egon”.
Bitartean, Mike Farrisek publikoaren begian jarraitu zuen. 2007an, Americana Music Association-ek artista berri onena izendatu zuen, eta Dove saria irabazi zuen, Shout! Livezuzeneko diskoagatik 2010ean, eta ondoren sustraidun gospel disko onenaren Grammy saria Shine for All The People diskoarekin. Pandemian zehar, bere antzinako taldearen abestiak berreskuratzea erabaki zuen, "Wheelie Wednesdays" deitzen zuen online emititutako interpretazio akustikoen serierako, taldea berriro batzeko inspirazio izan zelarik.
Wheelie gisa igarotako egunetatik, Farris bere mendekotasunak gainditu eta errehabilitatu egin da (Rolling Stone aldizkariko artikulu HONETAN irakur daitekeen bezala). ‘Musikarien musikari’ gisa aitortu dute lankideek, adibidez Buddy Miller-ek: “Mike Farrisek hiri bat pizteko adina bihotz, arima eta ahalmen du. Elementuak nahasten ditu eta zerbait berri, eder eta bere horretan paregabe bihurtzen ditu”. Eta Mary Gauthier-ek idatzi du: “Sufritzen ari den jendearengana iristen da, hautsita daudenengana, bakarrik daudela uste dutenengana, eta bere ahotsaren soinuaren bidez ikusarazten die ez daudela horrela… Horri MAGIA esaten zaio”.