The Hillbilly Moon Explosion

Larunbata
26
Aza 2022

1998an sortu zen talde suitzarra, azkenaldiko rocker munduko talde harrigarrienetarikoa bihurtu da. Haren musikan Rockabilly, Jump Blues, Beat, Surf, Psycho, Pop frantsesa, Ska edo Punk Rock generoak nahasten dira.

Emanuela Huter abeslariak Oliver Baroni kontrabaxu-jotzailearekin elkartuaz batera sortu zen taldea. Biak Psychobilly taldetatik zetozen, eta Espainiako jaialdi batean gurutzatu zituzten beren bideak. Taldeari gaur egungo itxura eman zioten  Sylvain Petite bateria-jotzailearen eta Duncan James gitarra-jotzaile birtuosoaren eransketek.

2002ko "Introducing the HME" debutak eta horren askotariko bertsioek (The Playboys, April March, The Shangri-Las...) argi uzten zuten ez zirela banda arrunta eta eragin handia zutela. Hainbat disko argitaratu eta kontinente osoan zehar ibili ondoren, "My love for evermore" abestia iritsi zen: Sparky ospetsuarekin, hots, Psychobilly Demented Are Go konbo famatuko abeslariarekin egindako duetoa. Abestia Interneteko fenomeno bilakatu zen darion esentzia magikoari eta harekin batera egindako bideo ikusgarriari esker. Bideoak 6 milioi bisita baino gehiago ditu, dozenaka bertsio egin dira eta singlearen 7 edizioak bildumagileen erakarle dira.

Hortik aurrera taldeak are gehiago arriskatu zuen bere muga estilistikoak aurreiritzirik gabe irekiz. Ordutik, diskoetan beren  konposiziorik onenak eta Blondie, Ramones edo Orchestral Manoeuvres in the Dark fagozitatzen duten bertsioak nahastu dituzte.

2017an Espainiara azken bisita egin zuten Dark Night Fall Tour lanarekin, lurralde osoan zehar 10 kontzertu eman zituztelarik.

The Hillbilly Moon Explosion taldea gure herrialdera itzuliko da Rockabilly, Jump Blues, Beat, Surf, Psycho, Frantziako Popa, Ska edo Punk Rock nahasketaren berri emateko. 1998an sortutako talde suitzarra azkenaldiko rocker eszenako talde txundigarrienetarikoa  bilakatu da.

Sarrerak: 18 €

Ate irekiera 20:30

Hiriz Hiri zikloa.
Online: 18 € gehi gastuak.
Leihatilan: 22 €.

Tematikoak

Skip to content