PACO GÁMEZekin DRAMATURGIA TAILERRA
AZA 2026
MATERIAL SUKOIA: Antzerki pieza bat idazten hasteko bulkadak
Nondik ateratzen duzu obra baterako ideia bat? Nondik hasi? Gai bat izan daiteke, baina baita bizipen edo sentsazio bat ere. Batzuek irudi batetik, eta eszenaratzean edo bere konpainian pentsatzen hasten dira. Badira idaztean murgiltzen diren bizi-esperientziak eta bere obra propioa eskatzen duten obsesioak. Baliteke, halaber, idatzi nahi izatea eta nondik hasi ideiarik ere ez izatea.
Lantegi hau horretarako da: abiarazteko moduak esperimentatzeko eta pieza berri bat piztu eta bertan sar daitezkeen materialak bilatzeko. Hastapenek ematen duten askatasunarekin eta zerbait amaitzeko presio faltarekin jolasteko eta idazteko bilduko gara. Laborategi honetan material sentsorialak, logikoak, pertsonalak, gorabeheratsuak, kanpokoak… probatuko ditugu. Kontua ez da IDEIA aurkitzea, baizik eta materiala sortzea, proban jartzea eta zer pizten duen ikustea. Eta, bide batez, gure idazkera bera zein bulkada motek aktibatzen duten errazago deskubritzea.
ORDUTEGIA
Larunbata 16:00-19:00
Igandea 10:00-14:00
Tailerraren inskripzioarekin, LEONORA antzezlanerako sarrera bat lortuko dozu.