DRAMATURGIA TAILERRA EVA REDONDOREKIN

Ostirala
23
Eka 2023

La palabra translúcida

2 egunetako taillerra (23 eta 24) 10:00etarik 14:00etara

"Bada zeharrargia aztertzen duen antzerki bat, errealitatea garbi hautematen uzten ez den zerbait bezala onartzea proposatzen duena". (José Sanchis Sinisterra)

Sarritan, antzerkiaz hitz egiten da istorioak kontatzeko arte gisa. Deskribapen hori bat dator alegiaren eta pertsonaiaren elementuen gainean fokua jartzen duen idazteko moduarekin. Hala ere, bada lan dramatikoari heltzeko beste modu bat: kaosa, inkoherentzia eta konplexutasuna funtsezko printzipio gisa onartzen dituen modu bat. Kontsigna horien pean idazten dugunean sortzen diren testuak ezin dira erraz laburbildu, kaotikoak direlako eta logika arrazionalistari izkin egiten diotelako. Saio horietan zehar, enigma aldarrikatuko dugu sormen-prozesuaren eragile gisa, intuizioa, irudia eta zentzumenak balioetsiko ditugu ideiaren edo argumentuaren aurrean, gatazkaren eta pertsonaiaren kontzeptua berrikusiko dugu eta agerian utzi nahi duenaren gainetik ezkutatzen duen hitz bat lehenesten saiatuko gara.

Helburuak:

Tailer honen helburu nagusia da kausa-efektu ordenari erantzuten ez dioten logiketatik idazketa suspertzea, unibertso bakoitzaren subjektibotasuna azaleratzea ahalbidetuko duen askatasun espazio bat ahalbidetuz.

Metodologia:

Saioek hausnarketa teorikoa eta praktikoa uztartuko dituzte.

Sarrerak: 40 €

Bi egunetarako sarrera bakarra behar da.

Tailerraren sarreragaz, HOMENAJE A BILLY EL NIÑO ekitaldira joateko gonbidapena izango duzu

Tematikoak

Skip to content