SELFI. 12 urte izateak ikuskizunaren gizartean

Larunbata
25
Mai 2024

Zer esan nahi du ikuskizunaren gizartean hamabi urte izateak? Zer dakigu helduok haiei buruz? Zer gertatzen da insitutura iristen zaretenean? Nola ikusten dute beren burua? Tailerrean aztertzen da zer esan nahi duen gaur egun hamabi urte izateak, eta nola egiten dion aurre belaunaldi honek mundu bati, zeinean eskolaz kanpoko eta barruko pantailak ugaltzen baitira, errealitatearen eta fikzioaren artean etengabe ibiliz. Bigarren hezkuntzako lehen mailan, ikasle talde batek argazki bat, erretratu komun bat eta tutorial bat eskaintzen ditu bere bizitzako uneari buruz, eta horrek gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

1967ko testuak, Guy Debord-en ikuskizunaren gizarteak, gizarte bat deskribatzen du, non "behin zuzenean bizitako guztia antzezpen huts bihurtu den". Gaur egungo testuak pertsona helduok zer gizarte eraiki nahi dugun eta nerabeei zer eskaintzen eta inprosatzen ari garen berriz pentsatzera bultzatzen gaitu.

Mundua antzezpen bihurtu bada, zer hoberik antzerkia baino, horri argi berria emateko?

Sarrerak: 12 €

Tematikoak

Skip to content