Ruper Ordorika

Larunbata
22
Mai 2021
Music Legends. 24 disko baino gehiagorekin, Ruper euskal musikaren erreferente eztabaidaezina da. Bere abestietan edertasuna zein gogo-sakontasuna adieraztea lortu izan du beti. Ruper Ordorika musikari lez nor den ezin da pare bat berbatan azaldu... Bere ibilbide luzean herri-tradizioarekin bat egiteko gai izan da; hala, Hiru Truku hirukotea sortu eta harekin hiru disko grabatu zituen euskal abesti herrikoien ikerketan oinarrituta eta, aldi berean, nazioarteko abangoardiako musikariekin grabatzen eta emanaldiak eskaintzen ibili da: Ben Monder, Jamie Saft, Kenny Wollesen… Emaitza: garai guztietarako abestiak, iraunkorrak, atmosfera klasiko eta garaikidean estalita. Oraingo honetan, Ruperrek luxuzko Mugalariekin joko du: Arkaitz Miner, Lutxo Neira eta Hasier Oleaga. 40 urte baino gehiago bete ditu doinugintzan eta, inolako zalantzarik gabe, euskal musikari handienetako bat da. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content