Owen Campbell

Igandea
25
Mar 2018
Bere “The Pilgrim” albuma argitaratu zuenean, blues-ahotsa eta interpretazio lakarra erakutsi zizkigun, zeinek ikusarazten ziguten blues-kantari eta gitarrista beteranoa, The Band taldeko Robbie Robertsonen ukitu batez. Ate horrexek eman zion aukera Oweni bere dohain ugariak ezagutarazteko eta bere jarraitzaile guztiak liluratzeko. “Slide” gitarra jo, bere kantak konposatu, banjoa jo, blues kantari eta kaleko musikaria izan... eta beste kontu asko ere egiten ditu. Halako interprete bat topatzea espero genezake New Orleanseko blues-zulo batean, baina errealitatea ez da hori: Campbellen sustraiak Canberran daude, Australian. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content