OLGA TOKARCZUK & JESÚS GARCÍA CALERO

Larunbata
30
Ira 2023

Ja! Festival 2023

Olga Tokarczuk idazle bikaina da. Pozez zoratzen gaude Literatura Nobel Sari batek lehen aldiz bisitatuko gaituelako. Gure gonbidatuak 2018an jaso zuen saria, eta izugarrizko ahalmen narratiboa du, ikuspegi magiko zein fantastiko batetik (‘Un lugar llamado Antaño’) nahiz berariaz irreal bihurtutako errealismo batetik (‘Los errantes’). Bere azken eleberriak, ‘Los libros de Jacob’ izenekoak, XVIII. mendeko suge sorgintzaile eta mesias liluragarria du protagonistatzat. Egilea eta, oro har, literatura poloniarra miresten dituen Jesús García Calerok elkarrizketatuko du. Interesgarria izango da entzutea.

Elkarrizketa eta liburuak sinatzea. Ingelesez, aldi bereko itzulpenarekin. Gonbidapenak iraliaren 23tik aurrera www.jabilbao.com webean erraz deskargatu ahal izango dira.

Sarrerak: Dohainik

Derrigorrezkoa da gonbidapena ateratzea.

Tematikoak

Skip to content