Olatz Zugasti

Asteazkena
04
Abe 2019
2015ean bere azken lana “Ur goiena ur barrena” kaleratu ondoren eman zuen taula gainera saltoa Olatz Zugastik, 38 urtez Benito Lertxundirekin lanean aritu ondoren bere lan pertsonala kontzertuetan aurkezteko asmoz, aurrez beste 4 disko argitaratu zituen arren. Gaur egun, kontzertuetan murgilduta, bere lehen zuzeneko diskoa argitaratuko du. Orion, bere bizileku den herrian, eskainitako kontzertuaren grabaketa bat izango da, non bere lehen diskotik hasi eta azkeneko lana arte sortu dituen kantuak entzungo diren, baita hainbat euskal kantu tradizional eta Benito Lertxundiren bat ere, bere alaba Gratxinak abestua. Kantu hauen moldaketetan Olatzek harpa, bere ohiko instrumentua eta gitarra erabiltzeaz gain, honako musikariak izan ditu lagun. Ander Ederra - gitarra akustiko eta elektrikoa Ander Zulaika – bateria Amaiur Cajaraville – baxua Gratxina Lertxundi - teklatua, flauta eta koroak tickets
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content