osister

O SISTER! – “NOBODY CARES”

Igandea
05
Ots 2023

BBK SWING 2023. KONTZERTUA + MASTERCLASS

20KO HAMARKADAKO URTE BERRIAK 2020KO OTSAILEAN IRITSI ZIREN

2019ko Aste Nagusian emandako kontzertu handiaren ostean, O Sister! Bilbora itzuliko da bere LP berria, ‘Nobody Cares’, aurkeztera. LP hori 2020ko otsailean argitaratu zen, eta taldearen ibilbideko diskorik pertsonalena da, non swingaren oihartzunak soinu propio baterantz eroaten dituzten. Beren bosgarren albumean, O Sister! taldekoek bete-betean sartuko gaituzte hamarkada honek dakartzan 20ko urte berrietan, egungo beste swing-talde batzuek egindako revival-etik bereizten dituen soinu propioarekin.

Musikaren eta letren egiletzatik hasten da apustu hori lan berri hau osatzen duten hamar kantuetatik bederatzitan, eta, iraganeko edozein garai hobea izan zela azpimarratu beharrean, Estatu Batuetan urte haietan izan zen askatasun urratzailearen eragina dute.

Seikoteak genero desberdinak –jazz baladatik ragtime-ra, kalipsotik pop esentzietara– arakatu gura ditu bere karrerako 11 urteetako diskorik pertsonalenean, non beren ezohiko sormena eta baliabide paregabeak kokatzen dituzten lehen planoan. LP honetan swing arloan ausardiaz jokatzea kezkagarri ez zaion talde baten ezaugarriak dira.

O Sister! swing-talde bat da, jazz bokalaren ─Ipar Amerikako 20ko eta 30eko hamarkadetako herri-musikaren─ urrezko aroa birsortzen duena. Baina Sevillako seikotea ez da estilo hori gogora ekartzera mugatzen, baizik eta bere laugarren diskotik kantu propioak osatzen dituzte Jazz Age estiloan, sormenezko harmonizazioei eta sorreratik kantu klasikoetarako egiten dituzten moldaketa freskoei gehitzen zaizkienak. Ezaugarri horien erakusgarri dira, halaber, orain arte argitaratutako bost diskografia-erreferentziak eta Espainiako klub eta jazz- eta swing-jaialdi onenetan hasi zenetik zuzenean egin dituen hirurehun emanaldi baino gehiago, Frantzian, Portugalen, Italian, Errumanian, Grezian, Danimarkan, Suedian, Malaysian eta Estatu Batuetan biran ibili direlarik, New Orleansen egin zen Boswell Sisters-en omenaldi-jaialdian parte hartuz; Europako talde bakarra izan zen jaialdi hartan, eta gero eta nabarmenagoa egin zuen zuzenekoa ikuskizun oso gisa ulertzeko moduaren unibertsaltasuna, non musikak bere kalitate, hurbiltasun eta espontaneotasunagatik egiten duen distira, dantzarako aproposa eta animatua den musika mota bat, erakargarria bai swing eta jazz zaleentzat eta bai genero horrekin hain ohituta ez daudenentzat.

Swing Eskola irekeia LITTLE HARLEMen eskutik 12:00etan

Eta arratsaldeko kontzertuari begira motorrak berotzeko, BBK Fundazioak Swing, Lindy Hop, Charleston, Balboa… estiloetako eskola irekia antolatu du eguerdian BBK Salan. Little Harlem - Bilboko Swing Dantza Eskolako irakasleen eskutik, eskola horretan ikasitako pausoak arratsalde berean O Sister!-en kontzertuan praktikatu ahal izango dituzte ikaslerik aurreratuen eta ausartenek. O Sister!-en kontzerturako sarrera erosi dutenek doan izango dute eskolara sartzeko aukera, apuntatzeko, bidali mail bat salabbk@bbk.eus korreora gaian MASTER CLASS SWING idatziz (leku mugatuak).

Sarrerak: 18 €

%10eko beherapena Kutxabank txartelekin

Tematikoak

Skip to content